2013-10-30

La Maleta Erronda kaletik!

Presentación de María, Hijas de la Cruz ikastetxean  talde kohesiorako eremua lantzen ari dira. La Maleta dinamika euren egoerara egokitu dute euskera lantzeko aprobetxatu nahian. Gelan aurkezpena ondo egiteko fitxa batzuk sortu dituzte eta gurekin konpartitu ere.
Eskerrik asko!


2013-10-22

1,2,4 eta zenbakiaren egiturak

Oraingo honetan gela batean egin duten egitura bikoitza ekarri dugu. Sarritan "Zenbakiaren" egitura ariketa bat burutu ondoren egiten dugu. Hona hemen Galdakaoko Gandasegi eskolan egindakoa.
"gaur arratsaldean euskera koaderniloko testu batean denbora lokailuak sartzen ibili gara. "1-2-4" egitura erabili dugu. Bukatu ondoren "El número", guk "Kolorea" egitura erabiliz, kuaderno bat hartu dugu

 talde osoari nota ipintzeko"


Gemma Riera gurekin

Asteartean urriaren 15an Gemma Riera gurekin egon zen. Bere saioa 2 zatitan antolatu zuen, lehenengoan ikastetxeetan Ikasketa Kooperatiboa hedatzeko tresnak eta estrategiak konpartitu zituen.
Bigarren zatian dinamikak eta egiturak egokitzeko estrategietan sakontzeari ekin zion.
Hau da hain zuzen, sarrera honetara ekarri duguna. Gemmak aurkezpen hau erabili zuen eta ideia asko hartu genituen gure geletan praktikan jartzeko.

2013-10-01

AC/CA II sinposiumeko kronika eta materialak

Guretariko batzuk  Sinposiumenean egon ginen. Benetako  esperientzia paregabea izan zen. Blog batean aurkezpen eta bideo guztiak bildu dira. Aukera izango duzue esperientzia horren berri eukitzeko. Material oso baliogarria bildu da Simposiumeko blogean. Behekoirudian klik egin, sartu, arakatu eta gozatu.