2016-04-19

GABRIEL ARESTI DBH

Ahozkoa eta Ikasketa kooperatiboaII


IKASKETA KOOPERATIBOA   (hitzaldi laburtxoa prestatuz)

Lapurrak etxetik uxatu nahi dituzu

Talde erdiak ikusi duzuen bideo hau beste talde erdiari azalduko diezue, baina hitzaldi laburtxo bat izango balitz bezala planteatuko duzue.

Hasiera
Lehenengo gaia aurkeztuko duzue. Argi  adierazi zeri buruz hitz egingo duzuen.

Garapena
Puntu nagusiak ordenan azaldu. Bideoa ikusi duzunean hartu duzun informazioa azaltzerakoan, ez irakurri, besteei begira hitz egin. Keinuak erabili ulergarriago egiteko.

Amaiera

Ikusitakoaren inguruan zure iritzia eman ( benetako aholkuak dira, txantxetan ari da … ) 

GABRIEL ARESTI DBH

Ahozkoa eta ikasketa kooperatiboa elkarrekin lantzeko jarduera


Pozalagua

1.- Non dago pozalaguako kobazuloa?
2.- Zergatik da kobazulo hau berezia eta bakarra?
3.- Zergatik dira estalaktita hauek hain bereziak?
4.- Nola eta noiz aurkitu zuten kobazuloa?
5.- Zergatik daude estalaktita batzuk apurtuta?
6.- Nondik datorkio Auditorio izena kobazuloko gela bati?
7.- Zer antolatu du REPSOLek?
8.- Horren inguruan entzun duzuna azaldu.


Ikusi dugun neskak antolatzaile edo lokailu batzuk erabili ditu. Zeintzuk?

 Akats batzuk ere egin ditu, batzuk gramatikari dagozkionak eta beste batzuk kohesioarekin zerikusia dutenak. Aipatu bi motatakoak.


 (Egitura sinpleren bat erabiliz, taldeka burutzeko ariketa)