2015-09-29

PRESENTACIÓN DE MARÍA IKASTETXEKO HAINBAT ESPERIENTZIA

Sarrera honetan 2014-2105 ikasturtean  ikasketa kooperatiboaren inguruan egindako  hainbat esperientzia partekatu nahi ditugu.




Maletaren dinamika Haur Hezkuntzan ere egin genuen 2, 3, 4, 5 urteko geletan. Haur Hezkuntzan esperientzia honi "Gure motxila" deitu genion. Haur bakoitzak bere jostailurik gogokoena ekartzen zuen motxila barruan eta  beste haurrei kontatzen zien zergatik zen bere jostailurik gogokoena. Gero haur bakoitzak bere jostailua andereñoak egindako kutxa batetan usten zuen eta denak jostatzen ziren haur horrek ekarritako jostailuarekin. Maletaren dinamikak iraun zuen bitartean haurren jostailurikgogokoenak gelan egon ziren.

2015-09-28

Haur hezkuntzarako ideiak

Gure esperientziak konpartitzeko geratu ginen. Nik ez daukat zuzenekoa baina beste batzuk egiten dutena topatu dut eta zurekin ere partekatu nahi dut.
Haur hezkuntzarako material oso egokia iruditzen zait honako hau. irudian klikatu eta " Colegio Divino Maestro" ikastetxeko esperientzia eta materialak dauzkazue.






2015-09-21

Eta dinamika gehiago

A eremua lantzea ezinbestekoa da,  baina batzutan ez ditugu joku egokiak aukitzen . Oraingo honetan hainbat aurkitu ditugu eta lotura honetan  daukazue.


Eta bereziki HHrako beste hauek daukazue: 


A eremua

Kohesio dinamika  gehiago eskuratu ditugu eta lotura honetan daukazue.
Gemmak argi kontatu zigun lehengo bileran talde kohesionatzea duen garrantzia.

2015-09-18

Golden 5

Irailaren 4an Golden 5 programa aurkeztu zuen Fernando Mugak, Berritzegune Nagusiko elkarbizitza arduraduna.
Programa honek kasleen motibazioa eta gelako aniztasunaren kudeaketarako estrategiak ematea du helburu. Europan mailan hanbat aditu bildu ziren (haien artean Mª Jose Lera Sevilllako Univertsitateko irakaslea) eta programa sortu zuten ikasleen dizdira ateratzeko. Gaur egun web orrialde honetan bilduta daukate material guztia.
Ikasketa kooperatiboan dabiltzaten irakasle batzuren iritziz oso ondo uztartu daitezke programa biak.

Hemen daukazue Fernando Mugaren aurkezpenaren bideoa



Eta erabilitako aurkezpenak








Gemma Riera gurekin

Irailaren 3an, Viceko Unibertsitateko katedraduna den  Gemma Riera Begoñako Udaltegian egon zen gurekin. Gure mintegiko aholkulari eta gidaria izan da azkenengo urteetan. Ikasketa kooperatiboan gabiltzan irakasle asko bildu ginen, ia 100 pertsona. Proposatu genion gaia hiru eremuetan sakontzea izan zen. Horretaz dihardun zuen 3 orduz eta hainbat ideia eman zituen.
Bideoa


Hemen daukazue erabili zuen aurkezpena.