2016-01-18

Urtarrilaren 19ko saioa

Urtarrilaren 18an mintegiko 2. saio komuna izango dugu. Oraingoan C eremuaren sarrerari beste aukera bat eskini nahi diogu.
ROLAK  zertarako, zeintzuk, nola ezarri... izango da abiapuntua. Sarritan esan eta entzun dugu Ikasketa kooperatiboa benetan kooperatiboa izateko taldean egiten lana nola hobetu dezakegun ekarri behar dugula hausnarketara.
Kooperatzen ikasi egin behar da eta horretarako taldea "autorregulatu" behar da. Horretarako dira hain zuzen taldeko karguak edo rolak. Gero saiakera horien jarraipena eta hobekuntza ezinbestekoa da. Nola? ba taldeko kuadernoetan.
Saioan, beti bezala, lehengo kohesio dinamikak egingo ditugu, oraingoan: Lagun gurutzatuak eta Nire zuhaitza  Gero Rolak eta koadernoari ekingo diogu. Leku desberdinetatik ereduak lortu ditugu eta karpeta batean partekatuko ditugu zuekin. Aurkezpena hemen.

tutoría

PRESENTACION DE MARIA IKASTETXEA: ROLAK ETA TALDE KOADERNOAK

Guk taldeko Rol hauek aukeratu ditugu:

-Koordinatzailea
-Ikuskaria
-Bozeramailea
-Idazkaria (Lh-ko lehen zikloan: orrien arduraduna)

Rolen zereginak deskribatzeko minionsen hormairudi hauek sortu ditugu:


Minions rolak from elja24

Rol hauen hormairudiak ikasgela guztietan ipini ditugu haurrek Rol bakoitzaren zeregina gogoratu dezaten.

HH eta LH-ko haurrentzat Rolekin dominak egin ditugu, horrela haur bakoitzak tokatzen zaion Rolaren domina edukiko du zintzilikatuta eta garbiago gogoratuko du zein den bere betebeharra.


Minions medallak from elja24

Talde koadernoei dagokionez bi eredu egin ditugu:

Lehena txikientzat hau da LH 1, 2 eta 3.mailakoentzat eta bestea handientzat LH 4, 5, 6 eta DBH-koentzat.