2016-01-18

PRESENTACION DE MARIA IKASTETXEA: ROLAK ETA TALDE KOADERNOAK

Guk taldeko Rol hauek aukeratu ditugu:

-Koordinatzailea
-Ikuskaria
-Bozeramailea
-Idazkaria (Lh-ko lehen zikloan: orrien arduraduna)

Rolen zereginak deskribatzeko minionsen hormairudi hauek sortu ditugu:


Minions rolak from elja24

Rol hauen hormairudiak ikasgela guztietan ipini ditugu haurrek Rol bakoitzaren zeregina gogoratu dezaten.

HH eta LH-ko haurrentzat Rolekin dominak egin ditugu, horrela haur bakoitzak tokatzen zaion Rolaren domina edukiko du zintzilikatuta eta garbiago gogoratuko du zein den bere betebeharra.


Minions medallak from elja24

Talde koadernoei dagokionez bi eredu egin ditugu:

Lehena txikientzat hau da LH 1, 2 eta 3.mailakoentzat eta bestea handientzat LH 4, 5, 6 eta DBH-koentzat.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina