2016-11-28

Sarean kooperatzen

Egun hauetan Intef-eko cooperamooc-en partehartzaileen artean mural hau bete dugu erabiltzen ditugun egiturak partekatzen.

Made with Padlet

2016-11-15

Azaroko mintegi saioa. 15ean

Gaur mintegiko 3. saio burutu dugu. Gela barruko laguntza, gurasoen eta irakasleen kezkak, beste material interesgarriaen gainean ... aritu gara.
Erabili dugu aurkezpena hemen daukazue. Bertan beste materialetako loturak itsatsita agertuko dira.


Ikastetxe bakoitzak bere ibilbidea segitzen du. Gela barruko laguntzak ezartzen ahaleginetan egiten hasi dira. Animoak!

2016-10-11

Jose Ramon Lago - Att. a diversidad en el aprendizaje cooperativo





  Hemen daude Irailean J. Ramón Lagorekin egin genuen saioko bideoak. Orduan esandakoak gogoratzeko eta zalantzak argitzeko lagungarria izatea espero dugu.

2016-10-04

HURRENGO SAIORAKO ETXEKO LANAK

Kaixo lagunak, laster bilduko gara IKKI mintegikideak bigarren saioa burutzeko. Puntuetako bat José Ramonek ipinitako lanen jarraipena izango da. Oso garrantzitsua da aldez aurretik prestatua izatea berak aipatu zuen lana:

  • Pt eta irakasleen artean eginiko plana non zehaztu behar den zein ikasle hautatu duzuen egokitzapenak egiten hasteko, 
  • Gela horretako orokortze faserako planifikazioa.
  • Zeintzuk izango diren pentsatutako egokitzapenak.

Lan honetan laguntzeko plantilla batzuk sortu ditugu. Deskargatu eta ahal duzuen neurrian urriaren 18rako beteta ekarri.


Ikastetxe batzuk oraindik beste momentuan daude eta beste pauso batzuk eman behar dira arinago. 
Hauentzako 13ko saioan proposamen bat luzatu zuen: 
PTa gela batean ikasketa kooperatiboa ezartzeko prozesua aurrera eramatea tutorearekin  batera.
Prozesu hau planifikatu behar da, denborak zehaztu behar dira, A eta B (eta C) eremuak noiz eta nola inplatatu behar da.  
Bideo honetan, Ramón Lagok ideia batzuk ematen ditu prozesu honetan kontuan izateko.



2016-09-26

PRESENTACIÓN DE MARÍA IKASTETXEA HIPIEN MINTEGIAN


Pasadan astean, irailak 15ean, Osane Garciak, Presentación de María Ikastetxeko irakasleak Hizkuntza errefortsu irakasle bezala nola aplikatu duen ikasketa kooperatiboa kontatu zigun.  Berdinen arteko laguntza ezinbestekoa da hizkuntza bat ikasteko. Bere gelan posiblea izan da. Eskerrik asko Osane.


Ikastetxeko sarreran daukazue kontatzeko erabili zuen aurkezpena.


PRESENTACIÓN DE MARÍA IKASTETXEA. 4 URTEKO GELA ARMIARMA SAREA


 http://pdmhijasdelacruz.blogspot.com.es/

2016-09-20

Irailaren 13an IKKI mintegia hasi zen B02an

Ramón Lagok Txurdinagako Berritzeguneko IKKI mintegiko 1. saioa burutu zuen pasadan asteartean. Berarekin adostuta daukagu 2 gai garrantzitsuen lanketa. Alde batetik gela  barruko laguntza eta bestetik ebaluazioa.
Lehengo saio honetan gela barruko laguntza nola eman azaltzen saiatu zen. Horreratarako Ikasketa kooperatibo mintegian parte hartzen duten ikastetxeetako aholkulariak/kontsultoreak eta Ptak konbokatu genituen. Beraiekin estrategi zehatzak eta lan plana proposatu zuen Ramonek.
Gogoratu nahi dugu momentu honetan berak aipatu zuen baldintza garrantzitsua: talde kooperatiboetan languntza eman ahal izateko, gela modu kooperatiboan antolatuta egon behar du.
Hori dela eta etxerako lan batzuk jarri zituen irailan zehar betetzeko:

  • Plana aurrera eramateko aukeratu duzuen gelako  “generalizaziorako plangintza” egin behar da urriaren lehenengo egunetarako.
  • Behin ikaslea aukeratuta izan, dinamika edo/eta egitura bat aukeratu eta egokitzapen bat proposatu.
  • Hurrengo mintegi egunerako, urriaren 18, eginda ekarri guztion artean partekatzeko.



Laster egindako grabazioa jarriko dugu beste sarrera batean.

2016-06-28

Donostin IK/KI II Topaketak. Ekainaren 7an

Ekainaren 7an, Gipuzkoako Berritzeguneek IK/KI (Ikasteko kooperatu/Kooperatzen ikasi) II TOPAKETAK ospatu zituzten Donostiako Magisteritza Eskolan,
Topaketen blogean ikus dezakezue erabilitako aurkezpenak eta bideoak.

Ikastetxeetako esperientziak ikusteko aukera paregabea izan zen. Programa honetan dauden ikastetxeetzat ikasteko aukera paregabea iruditzen zaigu. 

2016-05-18

PRESENTACIÓN DE MARÍA IKASTETXEA: 2 URTEKO GELA, ARTELANAK BIKOTEKA

Gaur Maiatzak 18, Museoen nazioarteko eguna ospatzen dela aprobetxatzuz argazkitxo hauek igo ditugu blogera. 2 urteko gelan "Nork lagunduko nau?" proiektuaren barruan bikoteka margozten egon dira gure txikiak. 





2016-05-12

Gabriel Aresti DBH 1.go zikloa ahozkoa talde kooperatiboetan

Bidalitako materialak eta oraingoak ahozkoa talde kooperatibotan lantzeko erabiltzen ditut euskera arloan DBHko 1.go zikloan.

Hauek ereduak dira, horrelako gehiago ditut baten batek nahi izanez gero.

JARRAIBIDEAK

Talde kooperatibo bakoitzetik erdia gelan geratzen da, 2-3 minutu irauten duen bideo bat  ikusteko ( birritan ikusiko dute). Bitartean gainontzeko erdia beste gela baten dago, PREE irakaslearekin, ohiko zuzenketa edo ariketaren bat egiten. Ondoren guztiak taldeko lana egingo dute, hiru pausu jarraituz:

1. Bideoa ikusi dutenek besteei kontatuko diete.
2. Ikusi ez dutenek, entzundakoa kontuan hartuta, galdetegi bat erantzungo dute, besteen laguntzarik gabe ( hauek bitartean ohiko zuzenketa edo ariketaren bat egiten ari dira).
3. Landutako berria guztien artean idatziko dute. Hemen “el folio giratorio” teknika erabiltzen da.
4. Bukatzeko, bideoa guztiek ikusiko dute. Gehienetan notizia bat da. Hurrengo astean taldekideen rolak aldatuko dira.



Entzumena (surf-eskola)

1.-Zein da albiste honetan aurkeztu zaigun arazoa?

--------------------------------------------------------------------------
2.- Non sortu da arazoa?

--------------------------------------------------------------------------
3.- Zenbat surflari pilatzen dira hondartzan?

--------------------------------------------------------------------------
4.- Zenbat neurtzen du hondartzak?

---------------------------------------------------------------------------
5.- Zenbat surf-eskola daude Zarautzen?

---------------------------------------------------------------------------
6.- Europako zein herrialdetatik etortzen dira  hona surf egitera ?

----------------------------------------------------------------------------
7.- Arazoari aurre egiteko, zer eskatzen dute?

----------------------------------------------------------------------------
8.- Non izan zuten arazo berdina?

----------------------------------------------------------------------------
9.- Noizko egongo da prest ordenantza?

----------------------------------------------------------------------------

ZU  KAZETARI


-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

2016-04-19

GABRIEL ARESTI DBH

Ahozkoa eta Ikasketa kooperatiboaII


IKASKETA KOOPERATIBOA   (hitzaldi laburtxoa prestatuz)

Lapurrak etxetik uxatu nahi dituzu

Talde erdiak ikusi duzuen bideo hau beste talde erdiari azalduko diezue, baina hitzaldi laburtxo bat izango balitz bezala planteatuko duzue.

Hasiera
Lehenengo gaia aurkeztuko duzue. Argi  adierazi zeri buruz hitz egingo duzuen.

Garapena
Puntu nagusiak ordenan azaldu. Bideoa ikusi duzunean hartu duzun informazioa azaltzerakoan, ez irakurri, besteei begira hitz egin. Keinuak erabili ulergarriago egiteko.

Amaiera

Ikusitakoaren inguruan zure iritzia eman ( benetako aholkuak dira, txantxetan ari da … ) 

GABRIEL ARESTI DBH

Ahozkoa eta ikasketa kooperatiboa elkarrekin lantzeko jarduera


Pozalagua

1.- Non dago pozalaguako kobazuloa?
2.- Zergatik da kobazulo hau berezia eta bakarra?
3.- Zergatik dira estalaktita hauek hain bereziak?
4.- Nola eta noiz aurkitu zuten kobazuloa?
5.- Zergatik daude estalaktita batzuk apurtuta?
6.- Nondik datorkio Auditorio izena kobazuloko gela bati?
7.- Zer antolatu du REPSOLek?
8.- Horren inguruan entzun duzuna azaldu.


Ikusi dugun neskak antolatzaile edo lokailu batzuk erabili ditu. Zeintzuk?

 Akats batzuk ere egin ditu, batzuk gramatikari dagozkionak eta beste batzuk kohesioarekin zerikusia dutenak. Aipatu bi motatakoak.


 (Egitura sinpleren bat erabiliz, taldeka burutzeko ariketa) 

2016-01-18

Urtarrilaren 19ko saioa

Urtarrilaren 18an mintegiko 2. saio komuna izango dugu. Oraingoan C eremuaren sarrerari beste aukera bat eskini nahi diogu.
ROLAK  zertarako, zeintzuk, nola ezarri... izango da abiapuntua. Sarritan esan eta entzun dugu Ikasketa kooperatiboa benetan kooperatiboa izateko taldean egiten lana nola hobetu dezakegun ekarri behar dugula hausnarketara.
Kooperatzen ikasi egin behar da eta horretarako taldea "autorregulatu" behar da. Horretarako dira hain zuzen taldeko karguak edo rolak. Gero saiakera horien jarraipena eta hobekuntza ezinbestekoa da. Nola? ba taldeko kuadernoetan.
Saioan, beti bezala, lehengo kohesio dinamikak egingo ditugu, oraingoan: Lagun gurutzatuak eta Nire zuhaitza  Gero Rolak eta koadernoari ekingo diogu. Leku desberdinetatik ereduak lortu ditugu eta karpeta batean partekatuko ditugu zuekin. Aurkezpena hemen.

tutoría

PRESENTACION DE MARIA IKASTETXEA: ROLAK ETA TALDE KOADERNOAK

Guk taldeko Rol hauek aukeratu ditugu:

-Koordinatzailea
-Ikuskaria
-Bozeramailea
-Idazkaria (Lh-ko lehen zikloan: orrien arduraduna)

Rolen zereginak deskribatzeko minionsen hormairudi hauek sortu ditugu:


Minions rolak from elja24

Rol hauen hormairudiak ikasgela guztietan ipini ditugu haurrek Rol bakoitzaren zeregina gogoratu dezaten.

HH eta LH-ko haurrentzat Rolekin dominak egin ditugu, horrela haur bakoitzak tokatzen zaion Rolaren domina edukiko du zintzilikatuta eta garbiago gogoratuko du zein den bere betebeharra.


Minions medallak from elja24

Talde koadernoei dagokionez bi eredu egin ditugu:

Lehena txikientzat hau da LH 1, 2 eta 3.mailakoentzat eta bestea handientzat LH 4, 5, 6 eta DBH-koentzat.