2015-12-10

Heziketa Fisikoa ere kooperatiboa

Dokumentu on bat partekatu du gurekin B04ko Mari Cruz Marcos aholkulariak.
Arlo guztiak egokiak dira kooperatiboan lan egiteko eta Heziketa Fisikoa bereziki.
Hona hemen marko teorikoa, baliabideak  eta adibideak.
Pasatu zure ikastetxeko Heziketa fisikako irakasleari!

2015-11-23

Zergatik ikasketa kooperatiboa?

 Ikastetxeetan ikasketa kooperataboarekin ez da egoten gurasoen artean arazorik. Taldeko ebaluazioarekin hasten denean orduan izaten dira zalantzak eta zailtasunak, irakasle eta gurasoen aldetik.
 Gaia ondo azaldu behar da. Taldeko lana, azken finean, ikasle guztien errendimentua  eta beraienan arteko laguntza hobetzeko egiten da. Nola suertatu daiteke taldean lan egiteagatik nota baxuagoak izatea? Nola kudeatzen dugu taldea? nola bideratzen dugu haien arteko helburuen interdependentzia? nola egiten da prozesuaren ebaluazioa? eta emaitzena?
 Gurasoak eta ikasleak oso haserre jartzen dira taldean lan egiteagatik nota baxuagoa jasotzen badute. eta irakasleek ezin konbentzitu, etsita atzerako martxa jartzeko zalantzaka hastendira,

 Baina zergatik jarraitu behar dugu aurrera ikasketa kooperatiboarekin? Hemen daukazue testu bat arrazoi batzurekin.


2015-11-14

Arduradunen funtzioak gogoratzeko muralak eta erregistro orriak

Presentación de María ikastetxeko irakasleek, berriro,  beraiek egokitutako materialak guztiekin partekatu dituzte.
Alde batetik, karguek dituzten funtzioak gogoratzeko muralak euskeraz.




Eta bestetik gelan egiten diren egiturak apuntatzeko lehenengo hiruhilabeterako.
Erregistro orria B eremua.
Erregiatro orrea A eremua

Eskerrik asko Presentación de María!

2015-09-29

PRESENTACIÓN DE MARÍA IKASTETXEKO HAINBAT ESPERIENTZIA

Sarrera honetan 2014-2105 ikasturtean  ikasketa kooperatiboaren inguruan egindako  hainbat esperientzia partekatu nahi ditugu.




Maletaren dinamika Haur Hezkuntzan ere egin genuen 2, 3, 4, 5 urteko geletan. Haur Hezkuntzan esperientzia honi "Gure motxila" deitu genion. Haur bakoitzak bere jostailurik gogokoena ekartzen zuen motxila barruan eta  beste haurrei kontatzen zien zergatik zen bere jostailurik gogokoena. Gero haur bakoitzak bere jostailua andereñoak egindako kutxa batetan usten zuen eta denak jostatzen ziren haur horrek ekarritako jostailuarekin. Maletaren dinamikak iraun zuen bitartean haurren jostailurikgogokoenak gelan egon ziren.

2015-09-28

Haur hezkuntzarako ideiak

Gure esperientziak konpartitzeko geratu ginen. Nik ez daukat zuzenekoa baina beste batzuk egiten dutena topatu dut eta zurekin ere partekatu nahi dut.
Haur hezkuntzarako material oso egokia iruditzen zait honako hau. irudian klikatu eta " Colegio Divino Maestro" ikastetxeko esperientzia eta materialak dauzkazue.






2015-09-21

Eta dinamika gehiago

A eremua lantzea ezinbestekoa da,  baina batzutan ez ditugu joku egokiak aukitzen . Oraingo honetan hainbat aurkitu ditugu eta lotura honetan  daukazue.


Eta bereziki HHrako beste hauek daukazue: 


A eremua

Kohesio dinamika  gehiago eskuratu ditugu eta lotura honetan daukazue.
Gemmak argi kontatu zigun lehengo bileran talde kohesionatzea duen garrantzia.

2015-09-18

Golden 5

Irailaren 4an Golden 5 programa aurkeztu zuen Fernando Mugak, Berritzegune Nagusiko elkarbizitza arduraduna.
Programa honek kasleen motibazioa eta gelako aniztasunaren kudeaketarako estrategiak ematea du helburu. Europan mailan hanbat aditu bildu ziren (haien artean Mª Jose Lera Sevilllako Univertsitateko irakaslea) eta programa sortu zuten ikasleen dizdira ateratzeko. Gaur egun web orrialde honetan bilduta daukate material guztia.
Ikasketa kooperatiboan dabiltzaten irakasle batzuren iritziz oso ondo uztartu daitezke programa biak.

Hemen daukazue Fernando Mugaren aurkezpenaren bideoa



Eta erabilitako aurkezpenak








Gemma Riera gurekin

Irailaren 3an, Viceko Unibertsitateko katedraduna den  Gemma Riera Begoñako Udaltegian egon zen gurekin. Gure mintegiko aholkulari eta gidaria izan da azkenengo urteetan. Ikasketa kooperatiboan gabiltzan irakasle asko bildu ginen, ia 100 pertsona. Proposatu genion gaia hiru eremuetan sakontzea izan zen. Horretaz dihardun zuen 3 orduz eta hainbat ideia eman zituen.
Bideoa


Hemen daukazue erabili zuen aurkezpena.