formakuntza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
formakuntza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016-09-20

Irailaren 13an IKKI mintegia hasi zen B02an

Ramón Lagok Txurdinagako Berritzeguneko IKKI mintegiko 1. saioa burutu zuen pasadan asteartean. Berarekin adostuta daukagu 2 gai garrantzitsuen lanketa. Alde batetik gela  barruko laguntza eta bestetik ebaluazioa.
Lehengo saio honetan gela barruko laguntza nola eman azaltzen saiatu zen. Horreratarako Ikasketa kooperatibo mintegian parte hartzen duten ikastetxeetako aholkulariak/kontsultoreak eta Ptak konbokatu genituen. Beraiekin estrategi zehatzak eta lan plana proposatu zuen Ramonek.
Gogoratu nahi dugu momentu honetan berak aipatu zuen baldintza garrantzitsua: talde kooperatiboetan languntza eman ahal izateko, gela modu kooperatiboan antolatuta egon behar du.
Hori dela eta etxerako lan batzuk jarri zituen irailan zehar betetzeko:

  • Plana aurrera eramateko aukeratu duzuen gelako  “generalizaziorako plangintza” egin behar da urriaren lehenengo egunetarako.
  • Behin ikaslea aukeratuta izan, dinamika edo/eta egitura bat aukeratu eta egokitzapen bat proposatu.
  • Hurrengo mintegi egunerako, urriaren 18, eginda ekarri guztion artean partekatzeko.



Laster egindako grabazioa jarriko dugu beste sarrera batean.

2015-09-18

Golden 5

Irailaren 4an Golden 5 programa aurkeztu zuen Fernando Mugak, Berritzegune Nagusiko elkarbizitza arduraduna.
Programa honek kasleen motibazioa eta gelako aniztasunaren kudeaketarako estrategiak ematea du helburu. Europan mailan hanbat aditu bildu ziren (haien artean Mª Jose Lera Sevilllako Univertsitateko irakaslea) eta programa sortu zuten ikasleen dizdira ateratzeko. Gaur egun web orrialde honetan bilduta daukate material guztia.
Ikasketa kooperatiboan dabiltzaten irakasle batzuren iritziz oso ondo uztartu daitezke programa biak.

Hemen daukazue Fernando Mugaren aurkezpenaren bideoa



Eta erabilitako aurkezpenak








Gemma Riera gurekin

Irailaren 3an, Viceko Unibertsitateko katedraduna den  Gemma Riera Begoñako Udaltegian egon zen gurekin. Gure mintegiko aholkulari eta gidaria izan da azkenengo urteetan. Ikasketa kooperatiboan gabiltzan irakasle asko bildu ginen, ia 100 pertsona. Proposatu genion gaia hiru eremuetan sakontzea izan zen. Horretaz dihardun zuen 3 orduz eta hainbat ideia eman zituen.
Bideoa


Hemen daukazue erabili zuen aurkezpena.