2016-09-26

PRESENTACIÓN DE MARÍA IKASTETXEA HIPIEN MINTEGIAN


Pasadan astean, irailak 15ean, Osane Garciak, Presentación de María Ikastetxeko irakasleak Hizkuntza errefortsu irakasle bezala nola aplikatu duen ikasketa kooperatiboa kontatu zigun.  Berdinen arteko laguntza ezinbestekoa da hizkuntza bat ikasteko. Bere gelan posiblea izan da. Eskerrik asko Osane.


Ikastetxeko sarreran daukazue kontatzeko erabili zuen aurkezpena.


PRESENTACIÓN DE MARÍA IKASTETXEA. 4 URTEKO GELA ARMIARMA SAREA


 http://pdmhijasdelacruz.blogspot.com.es/

2016-09-20

Irailaren 13an IKKI mintegia hasi zen B02an

Ramón Lagok Txurdinagako Berritzeguneko IKKI mintegiko 1. saioa burutu zuen pasadan asteartean. Berarekin adostuta daukagu 2 gai garrantzitsuen lanketa. Alde batetik gela  barruko laguntza eta bestetik ebaluazioa.
Lehengo saio honetan gela barruko laguntza nola eman azaltzen saiatu zen. Horreratarako Ikasketa kooperatibo mintegian parte hartzen duten ikastetxeetako aholkulariak/kontsultoreak eta Ptak konbokatu genituen. Beraiekin estrategi zehatzak eta lan plana proposatu zuen Ramonek.
Gogoratu nahi dugu momentu honetan berak aipatu zuen baldintza garrantzitsua: talde kooperatiboetan languntza eman ahal izateko, gela modu kooperatiboan antolatuta egon behar du.
Hori dela eta etxerako lan batzuk jarri zituen irailan zehar betetzeko:

  • Plana aurrera eramateko aukeratu duzuen gelako  “generalizaziorako plangintza” egin behar da urriaren lehenengo egunetarako.
  • Behin ikaslea aukeratuta izan, dinamika edo/eta egitura bat aukeratu eta egokitzapen bat proposatu.
  • Hurrengo mintegi egunerako, urriaren 18, eginda ekarri guztion artean partekatzeko.



Laster egindako grabazioa jarriko dugu beste sarrera batean.