2016-10-04

HURRENGO SAIORAKO ETXEKO LANAK

Kaixo lagunak, laster bilduko gara IKKI mintegikideak bigarren saioa burutzeko. Puntuetako bat José Ramonek ipinitako lanen jarraipena izango da. Oso garrantzitsua da aldez aurretik prestatua izatea berak aipatu zuen lana:

  • Pt eta irakasleen artean eginiko plana non zehaztu behar den zein ikasle hautatu duzuen egokitzapenak egiten hasteko, 
  • Gela horretako orokortze faserako planifikazioa.
  • Zeintzuk izango diren pentsatutako egokitzapenak.

Lan honetan laguntzeko plantilla batzuk sortu ditugu. Deskargatu eta ahal duzuen neurrian urriaren 18rako beteta ekarri.


Ikastetxe batzuk oraindik beste momentuan daude eta beste pauso batzuk eman behar dira arinago. 
Hauentzako 13ko saioan proposamen bat luzatu zuen: 
PTa gela batean ikasketa kooperatiboa ezartzeko prozesua aurrera eramatea tutorearekin  batera.
Prozesu hau planifikatu behar da, denborak zehaztu behar dira, A eta B (eta C) eremuak noiz eta nola inplatatu behar da.  
Bideo honetan, Ramón Lagok ideia batzuk ematen ditu prozesu honetan kontuan izateko.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina